Puxkin Museoa
Pushkin Museoa | |
---|---|
Pushkin Museoaren eraikin nagusiaren aurrealdea. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errusia |
Capital of Russia | Mosku |
Administrative okrug of Moscow | Erdialdeko barrutia (Mosku) |
District of Moscow | Khamovniki District |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1912 |
Webgunea | http://www.arts-museum.ru/?lang=en |
Oharrak | 'Kropotinskaya' metro geltokia. |
Puxkin Museoa (ofizialki, Arte Plastikoen Estatu Museoa, errusieraz: Музей изобразительных искусств имени А. С. Пушкина) Moskun dago eta arteari buruzko Errusiako bigarren museorik handiena da; haren aurretik San Petersburgoko Hermitage bakarrik aipa daiteke. Arte barruan, Europako artea erakustea da bere helburu nagusia baina badira ere beste adierazpenak.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoa Moskuko Unibertsitatearen Ivan Vladimirovitx Tsvetaievek sortu zuen. Helburua hezkuntza zen. Proiektuak Moskuko Dumaren laguntza izan zuen; erakunde horrek museoa eraikitzeko lurrak utzi zituen, hiriaren erdigunetik oso gertu, Kolymazhny Dvor inguruan, Kremlinetik gertu.
Eraikuntza gustu klasikoa da, Joniar ordenaren zutabeekin. Diseinua Roman I. Klein arkitektoak egin zuen. Inaugurazioa 1912an egin zen eta izena Alexandro III.a Errusiakoari omenez jarri zitzaion. 1937an izena aldatu zitzaion, Aleksandr Puxkin idazlearei eskainiz.
Hasiera batean, museoa eskultura klasikoan zentratu zen eta horretarako igeltsuz egindako erreprodukzioak erabiltzen ziren. Museoaren edukiak 1917ko Errusiako Iraultzarekin aldatu ziren erabat. 1924an gobernu berriak herrialdetik ihes egindakoei hartutako lanekin museoa ornitzea erabaki zuen. Horren ondorioz, Puxkin Museoan oso obra desberdinak aurki daitezke, Egiptoko bildumatik arte garaikideraino.
Gaur egun museoa Moskuko sei espazioetan sakabanatuta dago, garrantzitsuena Kremlin ingurukoa, eta horietan 560.000 arte-lanak erakusten dira.[2]
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Egiptoko momiak.
- Greziako eskulturak eta zeramikak.
- Priamoko altxorra, Armada Gorriak Bigarren Mundu Gerran Berlinetik eraman zuena.
- Frantziako inpresionistak, Renoir, Degas, Van Gogh eta Gauguinen margolanekin.
Egileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako margolaritzaren bilduman mundu osoa ezagunak diren margolanak erakusten dira, besteak beste, Bronzinoren Familia Santua, Bernardo Strozziren Atzo koketa, Rembrandten Kristo merkatariak kaleratzen. Gainera museo honen aretoetan beste egile askoren lanak biltzen dira:Sassetta, Botticelli, Pietro Perugino, Cima da Conegliano, Giovanni Girolamo Savoldo, Paolo Veronese, Lorenzo Lotto, Parmigianino, Jan Gossaert, Joachim Beuckelaer, Lucas Cranach Zaharra, Adam Elsheimer, Luis de Morales, Zurbarán, Murillo, Rubens, Antoon van Dyck, Nicolas Poussin, Simon Vouet, Bernardo Strozzi, Elisabetta Sirani (Autoerretratua), Adriaen van Ostade, Govaert Flinck, Watteau, François Boucher, Chardin, Giambattista Pittoni (Sofonisbaren heriotza), Bernardo Bellotto, Francesco Guardi, Camille Corot, Ingres, Delacroix...
Abangoardiek ere presente daude: Henri Matisse, André Derain, Maurice de Vlaminck, Paul Signac, Pierre Bonnard, Edvard Munch, Georges Braque, Fernand Léger, Giorgio de Chirico, Joan Miró, eta Pablo Picasso
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Boltraffio, San Sebastián
-
Bronzino, Familia Santua
-
Jan Gossaert, Zaldunaren erretratua
-
Joachim Beuckelaer, Merkatuan
-
Rembrandt, Kristo merkatariak kaleratzen
-
Renoir, Biluzik (Anna)
-
Degas, Biluzik bainuan
-
Paul Gauguin, Kafean (Madame Ginouxen erretratua)
-
Van Gogh, Auversen paisaia, Frantzia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Webgune ofiziala.